Blog

by | Api 8, 2022 | 2022 ALBISTEAK

2022 Koru Zuzendaritza Akademiako BEKAK

  • 2022ko KORU-ZUZENDARITZA AKADEMIAN PARTE HARTZEKO BEKEN DEIALDIA
  • 1. artikulua.- Erabaki honen bidez, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen 2022ko koru- Zuzendaritza Akademian parte hartzeko 8 bekarako deialdia egiten da.
  •  
  • 2. artikulua.- Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea osatzen dutenetako federazio bateko (Arabatxo, Arabako Koruen Federazioa, Bizkaiko Abesbatzen Elkartea, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa eta Iparraldeko Abesbatzen Elkartea) kide diren 17 eta 30 urte bitarteko pertsonek jaso ahal izango dituzte beka hauek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan abesbatza ez-profesionala zuzentzeko gaitasuna eskuratu nahi badute. Plaza horiek zuzendaritza-ikastaroko 1. mailara joateko izango dira.
  •  
  • 3. artikulua.- Oinarri hauetako 1. artikuluan aipatutako plazak Federazio Bazkideen probintzietako bakoitzean bizi diren pertsonen artean banatuko dira, modu ekitatiboan: 2 plaza Araban, 2 Bizkaian, 2 Gipuzkoan eta 2 Iparraldean. Beka eskatzeko epea igaro ondoren probintziaren batetik eskabiderik ez balego, Musika Batzorde Teknikoak beste probintzia batzuetako eskaerak betetzeko aplikatu ahal izango ditu hutsik geratutako horiek. Nolanahi ere, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak beretzat gordetzen du plazaren bat edo guztiak hutsik uzteko ahalmena.
  •  
  • 4. artikulua.- Beka emanez gero, onuradunak ez du matrikula ordaindu beharko 2022ko Zuzendaritza Akademian, eta Abesbatzen Elkarteak bere gain hartuko du Leioako Atalia-Claret egoitzako egonaldi- eta mantenu-gastuen %50a.
  •  
  • 5. artikulua.- Eskabideak 2022ko ekainaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira, Abesbatzen Elkartearen web atarian horretarako aktibatuko den formularioaren bidez. Derrigorrezkoa da matrikula egina edukitzea beka eskatu ahal izateko (beka ematen bazaio dagokion dirua bueltatuko zaio) 
  •  
  • 6. artikulua.- Abesbatzen Elkarteko Musika Batzorde Teknikoak baloratuko ditu aurkeztutako hautagaitzak, eta Ebazpena emango du egokitzat jotzen dituenetatik aukeratuz. Behar izanez gero, itxaron-zerrenda finkatuko du. Hautagai-zerrendak hautatzerakoan, interesdunek agiri bidez egiaztatutako merezimendu hauek hartuko dira kontuan:

1. Koru federatu baten zuzendaria izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna.

2. Musika-ikasketak, gradu eta maila ezberdinetan.

3. Koru federatu baten abeslari izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna.

4. Federatu gabeko koru baten zuzendaria izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna.

5. Hautagaiek alega ditzaketen beste merezimendu batzuk.  

  • Abesbatzen Elkarteak Ebazpena argitara emango du puntuazioekin eta irizpideekin batera, betiere Datuak Babesteko Legeak xedatutakoa errespetatuz. Erabakia apela ezina izango da.
  • 7. artikulua.- Ebazpenaren ondoren, Abesbatzen Elkarteko Idazkaritza Nagusiak hautatuei zentzuzko epe bat emango die beka onartzeko. Hala bada dagokion matrikulako diru-kopurua bueltatuko zaio.
  • 8. artikulua.- Deialdi hau interpretatzea Abesbatzen Elkarteko Presidenteari dagokio.
  •  

 Interesatzen bazaizu, BEKA-FORMULARIO honen bidez eska dezakezu.

0 Comments