Blog

por | Jun 9, 2018 | Año 2018, NOTICIAS ARCHIVO

Carlos Mena, 2018ko Zuzendaritza Akademian

Kontratenore arabar ezagunak emango du aurtengo Zuzendaritza Akademian emango diren seminario monografikoetako bat. Ain zuzen ere, Menak “El canto poético: reflexiones de un contratenor sobre el canto barroco” eskola magistrala emango du.

Carlos Menak Basileako Schola Cantorum Basiliensis-en ikasi zuen, Richard Levitt eta René Jacobs maisuekin Dominque Vellard-ekin erdi aroko musika tailerrak egin zituen eta Operakoak Nicolau de Figuereido-rekin, eta Jessica Cash, Emma Kirby eta Charles Brett-en eskutik master classak jaso zituen.

Bere kontzertu-jarduera sakonak munduko sala entzutetsuenetara darama, hala nola Vienako Konzerthaus, Buenos Airesko Teatro Colón, New Yorkeko METko Alce Tully Hall, Washintongo Kennedy Center, Berliner Philarmoniker, Tokyoko Suntory Hall eta  eta Opera City Hall, Osaka Symphony Hall, Sydney Opera House, Melbourneko Concert Hall…

Händelen “Radamisto” opera interpretatu du (Radamistoren papera) Salzburgoko Felsenreitschuken, Dortmund Konzerthaus-en, Vienako Musikverein-en eta Amsterdamgo Concertgebouwen M. Haselböck eta H. Grazer-ek zuzendua; Monteverdiren “Orfeo” (Speranza) Innsbruck-eko Festwoche-n eta Berlingo Staatsoper.en R. Jacobs eta B. Kosky-k zuzendua; Händelen “Il Trionfo” (Disinganno) Salzburgoko Grosses Festspielhaus-en; J. Cage-ren “Europera 5” Flandesko Jaialdian; Britten-en “A Midsummer Night’s Dream” (Oberon) Madrilgo Teatro Realen; Mozarten “Ascanio in Alba” (Ascanio) Londresko Barbican Center-en; Vivaldiren “Bajazet” (Tamerlano) Bilbon Europa Galanterekin; Sanchez-Verduren “Viaje a Simorgh” estreinatu du Teatro Realen eta Britten-en “Death in Venice” interpretatu du (Apollo) Bartzelonako Gran Teatro del Liceu-n.

30 disko inguru grabatu ditu Mirare, Glossa eta Harmonia Mundirekin eta grabazio hauekin hainbat sari lortu ditu. Hala nola, 2002ko Diapason de Oro, 2004ko Berpizkundeko diskarik onenari “CD Compact” saria, “Internet Classical Award 2004”, Gramphon-en “Editor’s Choice” edo Scherzo-ren “Excepcional”. Lied errepertorioan dago interesatua eta musika garaikideari dagokionez Jesus Torres, Claudio Prieto, jsose Maria Snahces-Verdu, Gabriel Erkoreka edo Alberto Iglesias bezalako musikagileen lanak estrenatu ditu.

Salamancako Unibertsitateko “Academia de Música Antigua”ra gonbidatua izan da irakasle bezala eta baita Cáceresko Unibertsitatera, Granadako Manuel de Falla ikastaroetara, Gran Canaria, Salamanca eta Copenhagueneko Goi Mailako Kontserbatorioetara, Alcalá de Henareseko Operaestudio-ra eta Madrilgo Teatro Realeko tailerretara. Egun Musikex, Extremadurako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko “canto histórico”ko irakasle da.

Carlos Menaren eskola uztailak 19an emango da, ostegunez, 17:15tik 18:45ra Donostiako La Salle Ikastetxeko Areto Nagusian.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *