Blog

by | Uzt 26, 2016 | 2016 Urtea, AURREKO BERRIAK

2016ko ZUZENDARITZA AKADEMIAREN ERABATEKO ARRAKASTA

Joan den astean Donostian antolatutako EAEren XXXIV. Koru-Zuzendaritza Akademia oso ondo joan da, partehartzaile kopurua, hauen iritziak eta amaiera kontzertuaren arrakasta ikusita.

Izen-emate kopurua

Aurten 36 matrikula arrunt izan ditugu, eta gainera Elkarteak Akademian gazteenen parte hartzea bultzatzeko asmoz hainbat bekadun plaza atera zituen, eta azkenean bederatzi ikasle bekatu izan ditugu.

Guztira, 2016ko Akademian 45 zuzendaritza ikasle izan dira, eta beraz Akademiako partehartzean jorako joera garbia dagoela esan dezakegu.

 

Iritziak

Ikasleengandik jasotako poztasun-inkestek argi adierazten dute oso pozik daudela Akademiarekin. Ikasleek nota altuak ematen dizkiete Isabel Mantecón, Esteban Urzelai, Roland Börger, David Azurza eta Miren Urbieta-Vega irakasleei , kurtsorako diseinatutako eskemari  eta hautatutako obrei eta beraiekin egindako lanketari.  eta oharretan irakasleek emandako mintegi monografikoen antolakuntzagatik zoriontzen gaituzten mezuak daude, eta baita etorkizunerako gaien inguruko proposamenak ere.

Bestalde, ikasleak oso pozik agertu dira ikastaroearen kudeaketarekin, eta honen inguruan ere zoriondu dute Elkartea inkestetan.

Iritzi hauek dagokion islada dute ikasleei galdetzean ea datorren urtean parte hartuko luketen eta ea Akademiara etorri ez den pertsona bati bertaratzea gomendatuko lioketen, ia denek biei baietz erantzuten diote eta, gure irakasleek emandako edukien kalitatea eta ikastaroaren antolakuntza ona azpimarratuz.

Beste hainbat ohar eta proposamen ere jasotzen dira, aktibitateen betiereko hobekuntza lortzeko ahaleginean Elkarteak hurrengo urteak antolatzerakoan kontuan hartuko dituenak.

Amaiera kontzertua

Ohikoa den bezala, aurtengo Zuzendaritza Akademia bertan egindako lana erakutsi zen amaiera kontzertuarekin bukatu zen. Kontzertua Donostiako Aita Kaputxinotarren Elizan izan zen, larunbatean, uztailak 23, 20:30tan.

Kontzertua hainbat kultura agendatan eta Euskal Herriko zenbait hedabidetako paperezko eta internet bidezko edizioetan argitaratua izan zen eta deialdi ahalmen handia izan zuen, non eliza guztiz okupatu zuen jendarteak, gure ikasleen lanari kalitate handiko abesbatza musikako kontzertu batetaz gozatu ahal izan zuenak.

Jendeak pozarren hartu zituen abestiak eta bukaeran partehartzaile eta antolatzaileei zoriontzera hurbildu zen.

Oro har beraz, kalitate handiko kontzertu bat izan zen, jendeak ikaragarri gozatu zuena.

Emaitza hauek gure ekintzetan lan egiteko indarrak ematen dizkigute, eta hala egingo dugu.

 

Gasteizeko Pedagogia Ikastaroan ikusiko dugu elkar!

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude