Blog

by | Ira 15, 2016 | 2016 Urtea, AURREKO BERRIAK

Euskal Herriko Gazte Abesbatza

Izen-ematea formulario honen bidez egin liteke.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Euskal Herriko Gazte Abesbatza deitzen du, Munduko Gazte Abesbatza, Europako Gazte Abesbatza eta abesbatza federazioek antolatutako hainbat gazte abesbatzen ildo berean.

18 eta 26 urte arteko euskaldunen artean ahotsik onenak hautatu nahi ditugu, kalitate handiko obra batzuk lantzeko nazioko zein nazioarteko pertsona entzutetsuen zuzendaritzapean. Gainera, ahots teknikako irakasleak izango dituzte.

Lehen deialdian, Euskal Herriko Gazte Abesbatza Esteban Urzelai eta Isabel Manteconek zuzenduko dute eta lana Leioako Atalaia Claret Egoitzan izango da 2016ko abenduak 7tik 10ra, non abeslariak kontzentratuak egongo diren. Aurkezpen kontzertua Musikeneren egoitza berriko Auditorioan izango da abenduak 10ean 20:00 tan.

Landuko den errepertorioa honakoa izango da:

SHAKESPEARE ETA CERVANTESEN INGURUKO MUSIKA                                     

Tres epitafios, op. 17                                                              Rodolfo Halffter                           

  1. Para la Sepultura de Dulcinea
  2. Para la Sepultura de Don Quijote
  3. Para la Sepultura de Sancho Panza

Shakespeare songs (hautaketa)                                              Matthew Harris                           

  1. And will a‘ not come again?
  2. When daffodils begin to peer
  3. Blow, blow thou winter wind                                                                                                              

AITA DONOSTIAREN BIDEAN                                                                     

Christus factus est                                                           Vicente Goicoechea                           

Statuit ei Dominus                                                                     Aita Donostia                           

Euskal-Irukoitz                                                                          Aita Donostia                           

Lili Eder bat                                                                             Arr.: Javi Busto

Larre berrian                                                                       Arr.: David Azurza                           

Zure boza ………………………………………………………….Arr.: Xabier Sarasola

Proiektuan parte hartzeko, 16 eta 28 urte arteko EAEn federatutako abeslariak urrian Tolosan, Bilbon eta Gasteizen izango diren hautafrogetan parte hartzera gonbidatzen ditugu:

  • Urriak 8: Sociedad Coral de Bilbao (Felipe Serrate k., 2. Bilbo)
  • Urriak 9: Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa (Plaza Zaharra, 1. Tolosa)
  • Urriak 15: Jesús Guridi Kontserbatorioa (Konstituzio Plaza, 9. Vitoria-Gasteiz)

Horretarako, interesatuek Elkartearen webean iraliaren 19tik aurrera aurkituko duten formularioa bete eta e-mailez bidaliko dizkiegun pasarteak prestatu beharko dituzte: Halffterren III. Epitafiotik 58-84 konpasak eta Harrisen “Blow, blow thou winter wind“tik 1-35 konpasak. Audizioetan bokalizazio labur bat ere egin beharko dute.

Hautapena eginda, eta proiektuan bere partehartzea baieztatzeko, hautatuek 30€ ordaindu beharko dituzte matrikula kontzeptuan, emango zaien epe eta kontu korrentean. Elkarteak beregain hartuko ditu kontzentrazioko ostatu eta janari gastuak eta kontzertura joateko garraio gastuak.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude