Blog

by | Uzt 6, 2021 | 2021 Urtea, AURREKO BERRIAK

Iñigo Alberdi, kultura- kudeatzaileak, hitzaldi bat eskeiniko du 2021eko Koru Zuzendaritza Akademian.

Iñigo Alberdi Amasorrainek hitzaldia emango du 2021eko Zuzendaritza Koraleko Akademian uztailaren 12an, astelehena, arratsaldeko 17:15ean.

Gaia: Pertsonak, musika eta baliabideak: abesbatza-munduari buruzko hausnarketa.

Iñigo Alberdi Amasorrain (Soraluze 1973) Bilboko Koral Elkarteko gerentea da.

Formazioari dagokionean, Zuzenbidean lizentziatua da PV/EHUn, eta goi-mailako tituluduna Musika Pedagogian eta klabezinoan, Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Mondragon Unibertsitateak emandako MBA masterra du. Urteak daramatza musika-kudeaketan lanean: Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia izan zen 2006tik 2014ra, eta Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa 2017tik 2019ra. Profesionalki lehen pausoak irakaskuntzan eta banku-kudeaketan eman zituen.

Fair Saturdayren patronatuko  eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide da. Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteko kide eta presidenteorde izan da, baita Eusko Ikaskuntzako diruzain ere. Horretaz gain, Musikeneko patronatuko, Musika Hamabostaldiko eta ROCEko kide izana da.

Aipatutako musika-erakundeen buru izan denean arreta berezia eskaini die haien jarduera pedagogikoari eta musika-ondarea berreskuratzeari.

0 Comments