Blog

by | Mai 14, 2021 | 2021 Urtea, AURREKO BERRIAK

2021 Koru Zuzendaritza Akademiarako BAE LAGUNTZAK

DATA BERRIAK EKAINAK 25 ARTE!!

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak laguntzak emateko deialdia egiten du, Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioaren 2021eko Zuzendaritza Koralaren Akademian ikasleek parte har dezaten.

  • Bizkaiko Abesbatzen Federazioan federatutako abesbatzen partaidek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek. Ez dago adin mugarik laguntza hauek eskatzeko eta 39. Akademiako edozein mailan parte hartzeko izango dira.
  • Laguntza hau emateak 75 euroko deskontua ekarriko dio onuradunari 2021eko Zuzendaritza Akademiako matrikulazioan
  • Eskabideei hasiera emateko, erantsitako inprimakia bete beharko da 2021eko ekainaren 25a baino lehen, eta, amaitzeko, BAEra bertaratze-ziurtagiria bidali beharko da ikastaroa amaitzean.
  • Ikastaroa amaitu eta bertaratzearen % 80 egiaztatu ondoren, onuradunari itzuli egingo zaizkio laguntzari dagozkion 75 euroak.
  • Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak Ebazpena eskatzailei jakinaraziko die. Erabakia apela ezina izango da.

0 Comments