Blog

by | Mai 11, 2021 | 2021 Urtea, AURREKO BERRIAK

KANTUZ BAI, IXILIK EZ!! MANIFES-TOPAKETA KORALA

Ia 40 urtetan euskal koruak kalera atera dira lehengo aldiz 2021eko maiatzak 2an, beraien eskubideak aldarrikatzeko.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Abesbatzen Federazioek koordinatuta et Euskla Herriko Abesbatzen Elkartearen babesarekin, euskal abesbatzak kalera tera dira ez bakarrik Bilbo, Donostia eta Gasteiz baizik eta Laudio, Aramaio, Leintz-Gatzaga, Arrasate, Gorliz, Durango, Markina eta Portugaleten ere. Hau da kanpaina anunziatzeko erebili den bideoa:

 

 

Kantuz Bai , Ixilik ez

izan da esortutako leloa Manifes-Topaketa hauek errepresentatzeko. Euskadi osoan, eguerdiko 12,00etan ehundaka lagun elkartu dira. Kontuan hartuta Euskadiko itxiera perimetrala arrakastatsua izan dela esan dezakegu. Bestalde, ekintza guztiak modu baketsuan, ordenatuta eta neurri guztiak errespetatuz egin dira.

BILBO

Manifestopaketatan bi abesti interpretatu dira eta gure aldarrikapenak jasotzen duen manifestu hau irakurri da:

EUSKAL HERRIAN FEDERATUTAKO ABESBATZOK

ADIERAZTEN DUGU:

  • ABESTU nahi eta behar dugula
  • Abesbatza gehiengoak 2020 urteko azaroa geroztik ezin elkarturik gaudela.
  • Gure koruetako askok ez dutela  abesten jarraituko dagoeneko beraien ateak BETIRAKO itxi dituztelako.
  •  Gure zuzendarien lanari esker hainbat eta hainbat familia bizi direla.
  • Jarduera koralaren aurkako demonizazio kanpaina bat sufritu dugula komunikabideetatik.
  • Egungo egoeran, segurtasunez abestu ahal izateko, PROTOKOLOAK eta Eusko Jaurlaritzarekin adostutako espazioak babestu eta girotzeko NEURRIAK daudela: beste kultura edo kirol jarduera federatu batzuetan bezala.
  • EZ dagoela COVID arriskutik,  kultura, lana edo eguneroko jarduerarik  %ko 100 salbuetsita. Beste taldekako, kultura edo kirol jarduera FEDERATUAK dagoeneko baimenduta daude … Zergatik ez FEDERATUTAKO ABESBATZENA?
  • Abesbatzen jarduera ARRISKU HANDIKOA dela uste bada,
    • aplika ditzagun aurreikusitako neurriak,
    • bidera ditzagun kontrolatzeko moduak,
    • alda ditzagun neurriak, nahikoak ez direla ikusten bada, baina

EZ DEZAGUN SISTEMAZ KANTU KORALA  DEBEKATU

  • FEDERATUTAKO ABESBATZOK BAIMENA EXIJITZEN DUGU, gure entsegu koraletako jarduera AURREZ-AURRE egin ahal izateko. Gure aldetik Eusko Jaurlaritzak onartutako protokolo koraletan jasotako segurtasun baldintza GUZTIAK errespetatuko ditugu.
  • FEDERATUTAKO ABESBATZOK  gure entsegu guneak araudi berriari egokitzeko zuzeneko laguntzak exijitzen ditugu.
  • Azkenean, zera adierazi nahi dugu:

KANTATZEA SEGURUA DA SEGURTASUN NEURRIAK BETETZEN BADIRA!! ESKERRIK ASKO

GASTEIZ

Informazio gehiagorako:

Abesbatzek kantatu nahi dutela aldarrikatzeko kalera atera dira | Kultura | Naiz

Los coros vascos salen a la calle para exigir que se les permita retomar su actividad | El Diario Vasco

Los coros vascos exigen permiso para recuperar los ensayos (eitb.eus)

David Azurza: “Kantatzerakoan bakarrik botatzen al dira aerosolak?” – Gipuzkoako Hitza

Las corales vascas se concentran para exigir al Gobierno “volver a cantar” | Radio Bilbao | Cadena SER

“Queremos y necesitamos cantar”, reclaman los coros de Gipuzkoa (donostitik.com)

Los coros exigen al Gobierno Vasco poder volver a cantar – Noticias de Gipuzkoa

Corales vascas: “Queremos volver a ensayar y cantar” – Deia

Más de uno Álava 29/04/2021 con Susana Marqués | Onda Cero Radio

Kantuz bai, ixilik ez (eitb.eus)

Audioa: `Kantuz bai, isilik ez´, abesbatzen aldarrikapen ozena (eitb.eus)

‘Cantando sí, silencio no’: los coros vascos exigen permiso para recuperar los ensayos – País Vasco – COPE

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude