Blog

by | Mai 11, 2021 | 2021 Urtea, AURREKO BERRIAK

PREBENTZIO-PROTOKOLOA EGITEKO GIDA

Euskal Herriko abesbatzen sektorearena, SARS-CoV-2 delakoak eragindako infekzioen hedapenari eusteko, maiatzaren 7ko 23/2021 DEKRETUAri dagokionean.

1.- ARDURA

Koru-komunitate osoak behar diren neurriak hartu beharko ditu COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskuak sortzea saihesteko, bai eta arrisku horien eraginpean egotea saihesteko ere. Zuhurtzia- eta babes-betebehar hori musika- eta ahots-jardueraren arduradunei ere eskatuko zaie.

2.- PROTOKOLO PROPIOA

Koru-erakunde bakoitzak ohiko funtzionamendua eta bere testuinguru espezifikoan hartutako neurriak arautzen dituen protokolo propioa eduki behar du, agintaritza eskudunak bisatu beharko duena haren jarduera ahalbidetzeko. (Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak horretarako inprimaki bat eskuragarri izango du, eta bera arduratuko da protokolo horiek bidaltzeaz eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren aurrean izapidetzeaz).

Protokolo horrek honako puntu hauei buruzko informazioa eta neurriak jaso beharko ditu gutxienez:

              2.1.- Jarduera koralean parte hartzen dutenen izenen zerrenda (NAN eta guzti) eta jarduera horren arduradunekin harremanetan jartzeko xehetasunak. Kontaktuak hirugarrenei lagatzeko klausula.

              2.2.- Jarduera garatzen den espazioari buruzko informazioa: esparruaren titulartasunari buruzko informazioa, helbidea, m2, edukiera segurtasun-planari dagokionean, lokalaren aireztapenerako bitartekoen xehetasuna …

3.- ORDUTEGIA

Koru-sektorearekin zerikusia duen ezein jarduera edo ekitaldi ezin izango da 22: 00ak baino beranduago amaitu.

4.- PERTSONEN ARTEKO DISTANTZIA ETA SARBIDEAK

Pertsonen artean 1,5 metroko gutxieneko tartea ezartzen da, arreta berezia jarriz esparru itxietan egiten diren jarduera guztietan.

Jarduera garatzen den espazioan pertsonak banatzeko, izan ditzaketen pertsonen arteko harremanen trazabilitatea eta bilaketa ziurtatuko duten bitartekoak eduki behar dira, lehen aipatutako pertsonen arteko gutxieneko distantziari eustea alde batera utzita. Abesbatzako kide bakoitzari kokapen zehatz bat finkatzea gomendatzen da.

Koru-jardueran parte hartzen duten pertsonak hura garatzen den esparrura sartzeko eta bertatik irteteko fluxuak araututa eta ordenatuta egon behar dute, une oro pertsonak elkartzea saihestuz eta kontaktuak ahalik eta gehien mugatuz. Koru-jarduera, kontzertuak eta/edo errezitalak izan ezik, ikuslerik eta/edo gonbidaturik gabe garatuko da.

Debekatuta dago izendatutako kokalekua uztea dakarren edozein mugimendu edo koreografia egitea.

5.- ESKUAK GARBITZEA

Eskuak nahitaez garbitu beharko dira jarduera garatzen den espaziora sartzerakoan, soluzio hidroalkoholiko edo ur eta xaboiarekin.

6.- AIREZTAPENA

Abesbatza-jarduera garatzen den espazioek aireztatzeko baliabideak izan beharko dituzte, ahal dela naturalak eta era jarraituan egin ahal izatekoak. Aireztapena airea berritzeari dagokio, hau da, kutsatuta egon daitekeen barruko airea kanpoko airearekin ordeztea.

CO2 kantitatearen arabera airearen berritzea zunda edo gailu espezifikoen bidez neurtu daiteke. Kanpoko airean, CO2aren kontzentrazioa 420 ppm ingurukoa da. Barrualdeetan, okupatutako espazioetan, CO2aren kontzentrazioa handitu egiten da okupatzaileek kanporatutako CO2aren ondorioz. Kontzentrazio hori airearen berritzea kalkulatzeko erabil daiteke, espazio eta baldintza jakin batzuetan. Aireztapena egokitzat jotzen da CO2 maila 700 ppm-tik beherakoa denean, beti ere 800 ppm-ko muga ez gaindituz.

Neurgailu elektroniko bat erabiltzea GOMENDATZEN DA. Hark, fabrikatzailearen gomendioei jarraitu beharko die, eta ezaugarri hauek izan beharko ditu:

– .txt, .xls, .csv fitxategian edo antzekoan deskargatzeko moduko datuak prozesatu gabe emateko gaitasuna.

– Minutuko gutxienez datu baten bereizmena aldi baterako.

– CO2 mailak denbora errealean erakutsiko dituen pantaila.

– NDIR (Non Dispersive Infrared) teknologia erabiltzea.

7.- MASKARA ERABILTZEA

Pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, maskara erabiltzea nahitaezkoa eta egokia izango da, aurpegia sudur-trenkadatik kokotseraino estali beharko delarik. Erabili beharreko maskara motak homologazioa egiaztatu beharko du, eta inola ere ez du izan beharko jaurtitzeko balbuladuna.

Osasun Sailaren baimenarekin, aldez aurreko proba diagnostikoak eginez edo parte-hartzaileek hartutako immunitatea egiaztatuz salbuetsi ahal izango da maskara erabiltzea, altari edo aldez aurreko txertaketari buruzko mediku-ziurtagiri arrazoitu baten bidez.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude